Shopify Collective
Saldu maila handian gustuko dituzun markekin
Konektatu zure marka gogokoenekin, produktuen elkarlanak eta arreta handiz diseinatutako merkatuak bultzatzeko, Shopify-ren barruan eta arazorik gabe
Shopify-n berria zara? Hasi 3 eguneko doako probaldiarekin
Aukeratu saltzeko modua
Izan txikizkaria zein hornitzailea, edo konbinatu biak aplikazioekin
Elkarrekin, geraezinak zarete
Ezagutu nola batzen dituzten indarrak markek Shopify Collectiven salmentak handitzeko, EBBB handitzeko eta bezero berriak lortzeko


Salmenta gurutzatua
Cozy Earth-ek eta Fount Society-k erakusleihoen artean landutako larruazala zaintzeko salmenta gurutzatuaren estrategiak diru-sarreren % 46 lortzen du

Marka partekatzea
Ten Thousand X GORUCK edizio mugatuko produktuek salmenta berri garbien % 16 bultzatzen dute


Arreta handiz aukeratutako bildumak
Larroudék 17 marka osagarri eta 6 kategoria gehitu dizkio luxuzko oinetakoen sortari, salmenta berri garbien % 82 bultzatuz
Automatizazio erabilerrazak
Agur zeregin astunei; kaixo marken arteko lankidetza sinpleei
Marka anitzeko ordainketa-prozesua
Marka bakarra ala 10 marka. Euren saskietan edozer dutela ere, bezeroek ordainketa-prozesu bakar bat egiten dute, eta eskaerak hornitzaileetara bideratzen dira, haiek osatzeko
Kalkulatutako bidalketa-kostuak
Bidalketa-kostu zehatzak une oro, ordainketa-prozesuan pisuaren eta bezeroaren kokapenaren arabera eskuratutako hornitzaileen tarifekin
Zuzeneko ordainketak
Diru-sarrerak partekatzeko akordioak integratuta daude, bi aldeek eskaera osatu bezain laster jaso ditzaten funtsak
Itzulketa errazak
Txikizkariek arau argiak ezartzen dituzte itzulketak eta diru-itzultzeak prozesatzeko, hirugarrenen aplikazio bat erabiliz edo Shopify-ko administratzailearen bidez
Inbentarioa denbora errealean
Produktuen edozein eguneraketa oso azkar sinkronizatzen da; beraz, ez dago gehiegi saltzeko arriskurik, iraupen laburreko salmentetan ere ez
Inportazio kontrolatua
Sinkronizazio guztia maila handian kudeatzen da, produktuaren xehetasunei buruzko eta abarreko txikizkariaren gidalerroen bidez

Marken PXOetako edukiaren hasierako sinkronizazioa bikaina izan zen, eta gure irudi editorializatuak erantsita bezeroaren esperientzia hobetzea ahalbidetu zigun.
Hasi doan
Shopify Collective doan erabil dezakete baldintzak betetzen dituzten Shopify-ko dendak
Txikizkaria naiz
Inportatu eta saldu kalitatezko Shopify-ko marken produktuak, inbentarioko kosturik edo konpromisorik gabe, irabazi gehiagorekin
Hornitzailea naiz
Handitu irismena eta salmentak txikizkariei zure produktuak beren erakusleihoetan saltzen baimenduta
















