Shopify Flow

Automatizatu dena eta murgildu berriro negozioan

Sortu lan-fluxu pertsonalizatuak, atera etekin handiagoa lehendik dituzun aplikazioei eta ikusi zure negozioa hazten.

Ez duzu Shopify-ko dendarik? Sortu bat doan

Hiru lan-fluxu mota ageri dira: bat "exekutatzeko programatua" da eta beste biak "abiarazi denean" motakoak dira.
Lan-fluxu bat sortzen hasi da "Inbentarioko elementu kopurua aldatu da" abiarazlea erabilita, eta hainbat baldintza eta ekintza eguneratzen dira lan-fluxuak aurrera egin ahala.

Sortu merkataritza elektronikoko automatizazio pertsonalizatuak koderik gabeko blokeen bidez

Abiarazleen, baldintzen eta ekintzen bloke sinpleekin, edonork sor ditzake lan-fluxuak azkar.

Irtenbide pertsonalizatuak. Ahalmen mugagabea

Eragiketa sinpleetatik hasi eta zure aplikazioekin konektatzen diren urrats anitzeko lan-fluxuetaraino, zeregin errepikakorrak automatizatzeko malgutasuna ematen dizu Flow-k, zure negozioan arreta jarri ahal izateko.

Inbentario-kudeaketa

Ezkutatu produktuak webgunean agortuta daudenean, berritu hornidurak berehala gutxitzen direnean, eta askoz gehiago.

Irakurri inbentario-kudeaketari buruzko gida estrategikoa 

Iruzurren aurkako prebentzioa

Konfiguratu arrisku handiko eskaerak markatuko dizkizun lan-fluxu bat; horrela, ez dituzu banan-banan eskuz aztertu beharko.

Irakurri iruzurren aurkako prebentzioari buruzko gida estrategikoa 

Fideltasuna eta atxikipena

Identifikatu bezeroak, egin haien jarraipena eta saritu parametro jakin batzuen arabera, hala nola gastu osoa, eskaera osoak, harpidetzak eta gehiago.

Irakurri fideltasunari eta atxikipenari buruzko gida estrategikoa 

Eskaerak osatzeko prozesuaren kudeaketa

Berrikusi eskaerak automatikoki eta utzi zain edo askatu osatzeko prozesurako aldez aurretik ezarritako baldintzen arabera. Eta askoz gehiago.

Irakurri eskaerak osatzeko prozesuaren kudeaketari buruzko gida estrategikoa 
"Txantiloiak" modulua administrazio-paneleko ikuspegian, erabilgarri dauden Flow txantiloien kategoria guztiak erakusten dituena.

Berehala erabiltzeko prest dauden txantiloiak

Zure negozioak eraginkortasun handiagoz funtziona dezan, aldez aurretik diseinatutako eta koderik gabeko txantiloiak sortu ditugu; horrela, denbora asko eskatzen duten zeregin ohikoenak azkar automatizatzen has zaitezke.

Zure bizimodura egokitzeko programatuta

Dagoeneko ez duzu gertaera bat izan arte itxaron behar lan-fluxu bat exekutatzeko: automatizazio programatuei esker, zuk aukeratzen duzu noiz atera datuak eta exekutatu txostenak, eta horrek aukera berri ugari eskaintzen ditu Flow barruan.
Lan-fluxu bat sortzen hasi da "Inbentarioko elementu kopurua aldatu da" abiarazlea erabilita, eta hainbat baldintza eta ekintza eguneratzen dira lan-fluxuak aurrera egin ahala.

Beti martxan, zuk egon beharrik ez izateko

Flow-k Ostiral Beltza eta Ziberastelehena bezalako salmenta handien tentsio eta presio guztia kudeatzen du, baita erraz ahazten diren eskuzko zeregin horiek ere; modu horretan, zuk gauza garrantzitsuagoetan jar dezakezu arreta.
Emakume bat josteko makina batean eserita dago oihal batekin lanean. Haren argazkiaren atzean eta aurrean lan-fluxu bat martxan irudikatzen duten ikonoak ikus ditzakegu.

562 M

Lan-fluxuen exekuzioak Ostiral Beltzan eta Ziberastelehenean

+1.000 M

Erabaki automatizatuak hilabetero

22.000

Flow-k osatutako lan bakarrak

Ohiko galderak

Zer da merkataritza elektronikoaren automatizazioa?

Merkataritza elektronikoaren automatizazioa negozio bateko zereginak, prozesuak edo kanpainak zehazki behar direnean modu adimentsuan exekutatzen diren automatizazio bihurtzeko sortutako softwarea da. Horren bidez, enpresek gehiago egin dezakete eskura dituzten baliabideekin.

Zergatik behar dut merkataritza elektronikoaren automatizazioa?

Arazoa sinplea da: negozio bat hazten denean, eskaerek, konplexutasunak eta zeregin errepikakorrek ere gora egiten dute. Lehen ondo funtzionatzen zuten sistemak gero eta ez-eraginkorragoak bihurtzen dira, eta huts egiten dute. Horren aurrean, enpresek denbora asko eskatzen duten irtenbideetara jotzen dute: garrantzitsua denerako erabil zitekeen denbora premiazkoa den horretan xahutzen da, baita botoiak sakatzea besterik ez denean ere. Bestela, kontratazio berriak egiten dituzte. Zoritxarrez, langile kopurua ezin da etengabe handitu. Baina horrek ez dio baliorik kentzen jendeari; aitzitik, indartu egiten du haien garrantzia. Pertsonak, eta batez ere haiek funtsezko jardueretan (eta ez lan-fluxu batek egin ditzakeen zereginetan) zentratzeko duten gaitasuna, dira zure baliabiderik indartsuena.

Zein dira lan-fluxuen automatizazioaren adibide batzuk?

Merkataritza elektronikoko automatizazioek hainbat forma har ditzakete; hala nola, bezeroak etiketatzea segmentazioa eta marketina egiteko, produktuak ezkutatzea eta agortuta edo agortzear daudenen eskaerak berritzea, edota arrisku handiko eskaeren jarraipena egitea eta geldiaraztea. Lan-fluxu guztiekin, helburua bera da: merkatariek euren negozioa hazteko behar duten lan-fluxua sortzea.

Hona hemen adibiderik ezagunenetako batzuk:

  • Inbentario-kudeaketa: Utzi agortuta dauden produktuak argitaratzeari, eta bidali Slack bidezko mezu bat edo mezu elektroniko bat marketin-taldeari, publizitatea eten dezaten
  • Iruzurren aurkako prebentzioa: Bidali mezu elektroniko bat 5.000 $ baino gehiagoko eskaera bat berrikusteko, osatu aurretik, dendarako ohikoa ez den kopurua baita
  • Produktuaren iritziak: Sortu bezeroarentzako laguntza-zerbitzuko txartel bat automatikoki, eta bidali Slack bidezko mezu bat iritzi negatibo bat argitaratzen denean
  • Fideltasuna: Eman fideltasun-puntuak, eta bidali eskerrak emateko SMS bat bezero batek bigarren erosketa egin ondoren

Nola funtzionatzen du lan-fluxuen automatizazioak Flow-n?

Flow-k koderik gabeko “abiarazlea, baldintza eta ekintza” formatu sinplea darabil. Funtsean, “abiarazlea” Flow-k detektatzen duen eta automatizazioa martxan jartzen duen gertaera bat da; ondoren, “baldintza” bat bete behar da; eta “ekintza” baldintza hori betetzean osatzen den zeregina da.

Horrela ikusiko litzateke bezero bat zure fideltasun-programan automatikoki gehitzen duen lan-fluxu bat:

  • Abiarazlea: Eskaera bat egin da.
  • Baldintza: Eskaeraren guztizkoak 500 $ edo gehiagokoa izan behar du.
  • Ekintza: Bezeroa VIP gisa etiketatzen da sisteman.

Nola has naiteke merkataritza elektronikoko lan-fluxuak automatizatzen?

Oso erraza da. Hasteko, deskargatu Flow gure aplikazioen dendan. Ondoren, hasi erabiltzen enpresek automatizatu behar izaten dituzten dozenaka zeregin ohikoetarako diseinatuta dauzkagun txantiloietako bat (edo batzuk). Edo hasi zure lan-fluxuak sortzen, zure negozioak dituen arazo bereziei aurre egiteko, koderik gabeko “abiarazlea, baldintza eta ekintzak” lan-fluxuen sortzailea erabilita.

Ingelesez gain beste hizkuntzaren batean erabilgarri al dago Flow?

Gaur egun, Flow plataforma ingelesez bakarrik dago erabilgarri.

Lortu Flow gaur bertan eta hasi zure negozioa hazteko behar dituzun automatizazio pertsonalizatuak sortzen

Shopify Flow herrialde guztietako enpresentzat dago erabilgarri Basic, Grow, Advanced eta Shopify Plus planetan. Flow ingelesez bakarrik dago eskuragarri.